Arbizuko Aldabide pilota klubak eta Garfek jaialdia antolatu zuten ekainaren 19an Arbizun. Bero zegoen Arbizuko kiroldegia eta hori izan zen pilotarien trabarik nabarmena. Nolanahi ere, ikuskizun polita eskaini zuten.
Partida nagusian, Igoa-Arbizu etxarriarrek lehia estua izan zuten Canabalekin eta Azpiroz irurtzundarrarekin. Azkenean, bikote etxarriarra gailendu zen, 18-22.