Zauritu bat autobian

Guaixe 2026ko ekainaren 24a

Istripu gunera joandako foruzain, anbulantzia eta suhiltzaileak. FORUZAINGOA

Hainbat kolpe hartu zituen eta ospitalera eraman zuten. 

Sakanako Autobian (A-10), Arbizuko dermioan, auto istripua izan zen atzo 16:37an. Etxarri Aranazko noranzkoan joaten zen auto bat bidetik atera eta autobian bertan albo batera iraulita gelditu zen. Ezbeharraren ondorioz, 21 urteko emakumezko batek hainbat kolpe hartu zituen. Istripuaren tokira joandako Etxarri Aranazko osasun etxeko medikua eta erizaina joan ziren. Zauritutakoaren egoera ikusita, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia batean. 

Altsasuko parkeko suhiltzaileak errepidetik autoa ateratzeaz arduratu ziren. Foruzaingoa, berriz, trafikoa bideratzeko ardura izan zuten. Izan ere, autobiako ezkerreko erreia itxita egon da 16:45etik 17:47ra. Foruzainak istripuaren nondik norakoak ikertu zituzten.