Joan dira sanjoanak

Guaixe 2026ko ekainaren 29a

Zezensuzkoak agurtu zituen. 

Sei eguneko ospakizunak despeditu dituzte arbizuarrek. San Joan ermitaren inguruan dantzan eta su gainean salto egiten abiarazi zituzten arbizuarrek. Asteburuko egitarau zabalak aldameneko herrietakoak eta kanpoan bizi diren herritarrak erakarri zituen festara. Denek giro ederrean ospatu zituzten festak.