2084. urtea

Guaixe 2026ko uztailaren 1a

'Mitoaroa III' ikuskizunaren une bat. VERA VALENTIN

ZETAKek 'Mitoaroa III' ikuskizuna egin zuen, San Mamesen. 

Guztira, 80.000 bat pertsona izan ziren  ekainaren 19an eta 20an ZETAKek egindako Mitoaroa III ikuskizunean. Pello Reparaz eta taldeko kideekin batera, 150 pertsona baino gehiago izan ziren San Mamesen jarritako eszenatokian, tartean Arbizuko lagunak, Maixux Zugarramurdi eta alabak Sartagudako emakumeekin, Erramun Martikorena... Baita Samantha Hudson, Loles Leon edo La Revueltako Grison ere. 

Hurrengo data urtarrilaren 23an jarri zute, Gasteizeko Buesa Arenan; sarrerak ordu erdian amaitu zirenez, ostiralean ere data zabaldu zuen, sarrerak agortzen, eta hirugarren data bat aipatu zuten gero, urtarrilaren 19a, larunbata; oraindik sarrerak gelditzen dira.