San Fermin Binakako Txapelketako bi aurretiazko kanporaketa jokatuko dira gaur, uztailaren 7an, gauean, Labrit pilotalekuan. Batetik, Ezkurdia-Gabirondok Dario-Rezusta izango dituzte arerio A multzoan. Garaileak San Fermin Binakakoa jokatuko dute, Laso-Iztuetaren eta Jaka-Mariezkurrenaren multzoan. Bestetik, Artola-Imazek Larrazabal eta Albisu izango dituzte aurkari B multzoko aurretiazkoan. Garaileek B multzoan jokatuko dute, Altuna-Martija eta Peio Etxeberria-Zabaleta bikoteekin.