Pilota

Ezkurdiak eta Gabirondok San Fermin Binakakorako txartela lortu dute

Maider Betelu Ganboa 2026ko uztailaren 8a

Ezkurdiak uztailaren 8an ekingo dio San Fermin Binakakoari, Gabirondo bikotea duela. ARTXIBOA

Elordi-Rezusta hartu zituzten mendean mukuru zegoen Labriten jokatutako aurretiazkoan. Ezkurdia-Gabirondok gaur hasiko dute txapelketa, Jaka-Mariezkurrenaren kontra.

Ezkurdiak eta Gabirondok San Fermin Binakako Torneoa jokatuko dute. Bart, uztailaren 7ko iluntzean lortu zuten txartela, lehertzear zegoen Labriten jokatutako aurretiazkoetan. 

Ezkurdiak eta Gabirondok 22-11 hartu zituzten mendean bere mailatik nahiko urrun aritu ziren Elordi eta Rezusta. Arbizuarrak oso ongi babestu zuen lehenengoz San Fermin ferian aritu zen Gabirondo gaztea. Gabirondo ederki aritu zen, eta atzeko koadroetan Rezusta dominatu zuen, beti ere Ezkurdiaren laguntzarekin, arbizuarrak pilota asko kendu baitzion eta lan handia egin zuelako. Elordiri eta Rezustari asko kostatu zitzaien tantoak egitea. Gabirondo bukaera aldera nekatu xamar aritu zen eta horri esker Elordi-Rezustak markagailua makillatu ahal izan zuten. Azkenean, 22-11, Ezkurdia eta Gabirondo San Fermin Binakakora. 

Beste aurretiazkoan Larrazabalek eta Albisuk lortu dute San Fermin Binakakoan aritzeko txartela, Artola-Imazi 20-22 irabazi eta gero. 

Txapelketa uztailaren 8an hasiko da
San Fermin Binakakoa gaur abiatuko da, uztailaren 8an. Hain zuzen ere Ezkurdia-Gabirondo sartuko dira lehian, Jaka-Mariezkurrenaren kontra, 22:15ean Labriten hasiko den jaialdian. Soilik sei sarrera gelditzen ziren salgai, kantxan.