Duela 25 urte...

Omenaldia sokatira taldeari

Guaixe

Arbizun omenaldi beroa jaso zuen taldeak

Sakanako sokatira taldeak Munduko Lehiaketako irabazi zuen agorrilaren 25ean izandako lehiaketan. Aurreko urteetan jokatutako lehiaketetan ez bezala, sari banaketa garaian TWIF (Munduka sokatira Federazioa) arduradunek Espainiako bandera jaso eta haren himnoa jarri zuten. Tiralari sakandarrak podiumetik jaitsi eta podiumean ikurrina eta euskal selekzioaren aldeko bandera jarri zituzten. Beste taldeei bostekoa eman eta alde egin zuten.