Arbizun urtean zehar lau aate edo auzate egiten dira: San Isidro, Santa Maria, San Migel eta Pilareko egunetan. Eguraldi ona bada plazan elkartzen dira arbizuarrak, bestela elkarteetan afariak egiten dira. Udalak ardoa jartzen du. Buuzeya arduratzen da ardoa barkillotan banatzeaz. Jatekoez koadrila batzuk arduratzen ziren. Garai batean gizonezkoak besterik ez ziren elkartzen aateetan. Baina San Joanetan plazan afaltzera atera ziren lehen emakumezkoen bidez aldatu zen ohitura.


