Arbizuko jubilatuen elkartean mus partidak, afariak, kantuak eta bidaia prestaketak izaten ziren. Zuzendaritzak hiru bidaia antolatu zituen urte hartan: Baztan eta Hondarribira, Aginaga, Orio eta Donostiara eta, atzena, Ibardin, Oiartzun, Pasai Antxo eta Donostira. Bidaia guztien bueltan elkartean merendua izaten zuten. Horretaz aparte, elkarteko zuzendariak urtero jubilatuen bazkaria antolatu zuen. Urte hartan 150 arbizuarrek bazkaldu zuten Izarran.
