Herri-larreak aprobetxamendua enkantera

Guaixe

Arbizuko ikuspegia Etxarri Aranazko portutik. ARTXIBOA

Hamabost lote izanen dira Intsuspe eta Utzubar dermioetan.

Herri Lurren Ordenantzari jarraituz, Arbizuko Udalak herri larreen aprobetxamendua zuzenean arbizuarrei emateko enkantea deitu du. Enkante bidez hamahiru herri larreren aprobetxamendua eman nahi du. Haien azalera 13.823,07 eta 62.185’19 metro karratu artekoak dira. Haiengatik udalak, gutxienez, 226,92 eta 880,46 euro artean eskatzen ditu urteko. Horretaz aparte, ekipamendua duen pabiloiaren eta estalpearen erabilera ere eman nahi ditu. Aurrenagatik, udalak 7.888 euro eskatzen ditu. Hurrenagatik, berriz, 1.513,02 euro. Eskaintzak aurkeztu nahi dutenek lastailaren 9ra arteko epea dute horretarako.