Arbizuko Udalak Kale Nagusiko 43. zenbakian duen etxea, Agoonia edo Castejonen itxa, saltzeko deialdia egin zuen agorrilaren 7an. Etxeak beheko solairua eta beste bat gainean du. Eta, ekialdean, biltegi bat ere. Eraikinagatik, gutxienez, 159.521,44 euro eskatu zituen udalak. Baina eskaintzarik aurkeztu ez denez, jabetza udalarena izaten jarraitzen du.
Udalak Nasuvinsa enpresa publikoarekin batera aztertu zuen han alokairurako etxebizitzak egiteko aukera. Baina ″egin zitekeen etxebizitza kopurua txikia zen, eta aurrekontua handia″, azaldu dute udaletik. Horregatik, Agoonia etxea enkantean saltzea erabaki zuen. 2023ko martxoan ere enkantean saltzeko ahalegina egin zuen udalak.