egitaraua

Txistor egunak Arbizun

Guaixe

2025eko Txistor eguna. ARTXIBOA

Urriaren 11n, igandea, hamaiseigarren Txitor eguna ospatuko dute, Arbizun. Estreinakoz ospakizunaren bueltan asteburu osoko egitaraua prestatu du Arbizuko Gazte Asanbladak. 

Hamaisegarrenez ospatuko dute Arbizun txistorraren inguruko festa urriaren 11n, eta lehenengo aldiz Arbizuko Gazte Asanbladak egunaren bueltan asteburu osoko egitaraua antolatu du; urriaren 9an, ostirala, txupinazoarekin hasiko da gazteek antolatuko egitaraua, eta igandean antolatutako erromeriarekin amaituko dute festa. Bestetik, igandean egun handia ospatuko dute Arbizun; diana, azoka, erakusketak, txistor pintxoak eta beste izanen dira goizean zehar. Urtero bezala ere Nafarroako Trikitilarien jaialdia izanen da, eta Korrontzi taldearen Mundua dantzan ikuskizuna izanen da, frontoian, Arbizuko eta Altsasuko dantzarien parte hartzearekin. 

2026ko Arbizuko Txistor Eguna

Ostirala 9

Arbizuko Gazte Asanbladak antolatuta

18:00 Txupinazoa eta traka.

19:00 Herri kirolak.

20:30 Musika eta aatea, plazan.

22:30 Kontzertuak: Askazi Nire Lurretan diskaren aurkezpena eta Arakil Rebels.

Larunbata 10

Arbizuko Gazte Asanbladak antolatuta

16:30 Mus txapelketa.

18:00 Puzgarriak eta buruhandiak.

20:30 Parrilla jatea eta bakarlariak.

Igandea 11

Goizean zehar, ardoa eta pintxoak; txerriaren produktuen erakusketak eta Arbizuko argazki zaharren erakusketa, plazan.

10:00 Diana Arbizuko fanfarrearekin.

10:30 Azokaren irekiera.

11:00 Nafarroako Trikitilarien bilkura.

11:30 Pintxo lehiaketaren hasiera.
Arbizuko Erraldoiak Haizeberri Dultzaineroak taldeak lagunduta.

12:30 Haizeberri Dultzaineroak herrian zehar.

15:00 Azokaren itxiera.
Herri bazkaria, Arbizuko Gazte Asanbladak antolatuta.

17:15 Nafarroako Trikitixa Eskolen IX. Jaialdia.

19:00 Mundua dantzan Korrontziren ikuskizuna, Arbizuko eta Altsasuko dantzariekin.

21:00 Hispanitateari su, Euskal Herria askatu kontzentrazioa, Arbizuko Gazte Asanbladak antolatuta.

23:00 Sutargi erromeria, Arbizuko Gazte Asanbladak antolatuta, plazan. Ondoren, DjAdarrak.