Harri lubeta Lezizaren ertzean

Guaixe

Eskuineko ertzean egin dute, kiroldegi parean. 

Harritzarrez osatutako pareta bat, harri lubeta, egin dute Leziza errekaren eskuin aldean. Zehazki, NA-2410 errepideko zubitik iparraldera, Loinaz kalearen paraleloan. Lurra mantendu eta errekako ura bideratzeko egindako harri-lubetak 15 bat metro luze eta hiru bat metroko altuera du. Partzela horretan zegoen eraikineko zati bat eta ertzean jarritako baranda errekara erori zen 2020. urte hasieran. Eraikina urte hasieran bota zuten eta erreka ertza orain sendotu egin dute.