Negozioen erreleboari buruzko tailerra

Guaixe

Utzuganek hartuko du tailerra. ARTXIBOA

Prestakuntza urriaren 22aan, osteguna, Sakanako Garapen Zentroan izanen da, eta doako saioa da. 

Cederna-Garalur elkarteak negozioaren erreleboa, esku aldatzea edo salerosketa bideratzeko kontuan izan behar diren lege, lan eta zerga alderdiei buruzko jardunaldi praktikoa antolatu du. Edozein negoziori zuzendutako prestakuntza saioa da eta Arbizuko industrialdean dagoen Utzugane eraikinean, Sakanako Garapen Zentroan eginen da urriaren 22an, osteguna, 14:30ean. Izena Camara Navarra-ren webgunearen eman daiteke. Edo Garalur elkartearen sare sozialetan dagoen karteleko QR kodearen bidez. Feder Eskualde Garapenerako Europako Funtsak finantzatutako saioa da.