Sakanako Mankomunitateak Utzubar Ekoguneko ingurumen baimen integratuan dauden baldintzak aldatzeko eskatu zuen. Izan ere, zenbait prozesutan sortutako hondakin berriak agiri horretan sartu nahi baitzituen. Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak aztertu du aurkeztutako eskaera eta partez onartu du. Baimena ematearekin batera, jarritako baldintzak betetzeko eskatu du zerbitzuburuak.