Aurtengo kontribuzioa ordaintzeko garaia

Guaixe

Arbizuko herriko etxea. ARTXIBOA

Hilabete akaberarekin batera bukatzen da ordaintzeko borondatezko epea.

Arbizuko Udalak hiri eta landa lur kontribuzio zerga lastailaren 30n kobratu zien udal ordainagiriak beraien kutxa edo bankuetan helbideratuta dituzten arbizuarrei. Udal ordainagiriak helbideratu gabe dituztenek azaroaren 30era arteko epea dute dagokiena pagatzeko. Ordaindu ezean agentzia betearazlearen bidez kobratuko da, dagokion errekarguarekin.