Arbizuko bi gune lehentasunez birgaitu beharreko area izendatu dituzte

Guaixe

Arbizuko ikuspegia. ARTXIBOA

Herri gunea eta Mikel Aingeru auzoa lortu dute izendapena. 

Udalak hala eskatu ondoren, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak Arbizuko Hirigune Historikoa eta Mikel Aingeru auzoa lehentasunez birgaitu beharreko area izendatu ditu. Izan ere, Arbizuko Udalak eta departamentuak herriguneko eta auzoko etxebizitzen birgaitzea sustatu nahi dute. 

Izendapenak Arbizuko Udalarendako betebehar bat dakar: bere aurrekontuetan diru kopuru bat bideratu beharko du birgaitzeko dirulaguntzak emateko. Departamentuko arduradunek zehaztu dutenez, "zenbateko hori ezin da izan lehentasunez birgaitu beharreko arean, biztanleko eta urteko, aplikatzekoa den modulu haztatuaren %1 baino txikiagoa".