Aralarko aingeruaren bisita

Guaixe 2008ko otsailaren 28a

Ohi denez, Mikel aingeruaren irudia arbazuarren artean geldituko da bazkaltzera. Ermandadeko etxean, Gerezta etxean, hain zuzen ere. Bazkaldu ondoren bere mendirako bidea hartuko du, hori bai, aurretik arbazuarrek behar bezala despedituko dute. Arruazuri lekukoa Lakuntzak hartuko dio martxoko aurreneko igandean. Baina herriz herriko irteera ofiziala pazko egunean, martxoaren 23an, izanen da. Orduan Baraibar, Larraun eta Araitz aldera joko du eta nafar geografia guztian barna ibiliko da ondoren.