Diario Vasco torneoko finalera heldu da Bergera

Guaixe 2008ko abenduaren 24a

Gaur, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuak afizionatuen Diario Vasco torneo garrantzitsuko finalak jokatuko dira, 16:30etik aurrera. Promesetan ordezkari sakandarra dugu: Irurtzungo taldean aritzen den Bergera atzelari arruazuarra. Aurreko koadroetan Gorkaren laguntza izanen du, Elezkano eta Arzelusen kontra egiteko. Ea txapela Sakanara ekartzen duen. Bestalde, senorretan Urrutikoetxea eta Uzkudunek Yoldi eta Cecilio izanen dituzte arerio. Hurrengo eguneko lehiakGaur arratsaldean, Mañarian, Frontisek antolatutako jaialdian, Jorge Nagorek Antxia izanen du arerio, lau t´erdikoan. Bihar, Pazko eguneko arratsaldean, Eibarko Astelehenean bi pilotari sakandar ariko dira lanean. Hain zuzen ere Berasaluze IX.aren eta Goñi III.aren kontra lehiatuko dira Olazabal eta Aitor Zubieta lehenik, eta azkeneko norgehiagokan Cabrerizo II.ak eta Galarza VI.ak Alberto Ongay satrustegiarra eta Urberuaga izanen dituzte arerio. Partida zuzenean eskainiko du ETB 1 kateak. Ostiralean, Barañainen, Ismael Chafee eta Apraiz Arretxe II.aren eta Eskuderoren kontra ariko dira.