Bi zauritu autobian izandako auto-istripuan

Guaixe 2009ko urtarrilaren 23a

Sakanako autobian, Arruazu parean, eta Uharteko norabidean auto-istripua izan da goizeko zortziak aldera. Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, furgoneta bat bidetik atera eta hainbat itzulipurdi eman ondoren errepidean gelditu da. Furgonetan zihoazen bi pertsonak gorputzean hainbat kolpe jaso dituzte.Furgonetaren atzetik joaten ziren lau ibilgailuk atzetik jo dira. Haietako hiru autoak ziren eta bestea ospitalera pertsona bat zeraman anbulantzia. Azken hori eta furgonetan zihoazenak ospitalera eraman dituzten osasun zerbitzuek. Ezbeharraren tokira foruzainak, suhiltzaileak eta DYAko anbulantziak jan dira. Errepidea garbitu bitartean trafikoa Lakuntza eta Uharte Arakil arteko bigarren mailako errepidetik bideratu da. Bestalde, atzo goizeko 7:50 aldera, Irurtzun eta Lekunberri lotzen dituen errepidean, bidetik atera zen auto baten gidaria lagundu zuten foruzainek. Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez ez zen zauriturik izan.