Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arruazuko Udalak erabaki du Espainiako Gobernuaren Enplegurako Toki Inbertsioaren Estatu Funtseko dirua zertara bideratzea. Arruazuko Udalak gehienez ere 18.407 euro jasoko ditu eta diru hori garbitokiari teilatua jartzeko bideratuko du. Jakina denez, iazko udan Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren Iturraskarri egitasmoaren bidez garbitokia txukundu eta hainbat konponketa egin zituzten. Orduan egindakoa borobilduko da oraingoan.