Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arruazuko Udalak herriko zeharbidea konpontzeko egitasmoa aurkeztuko dio Toki Administrazio Departamentuari, lau urteko planaren barruan sar dezan. Udalak departamentuaren laguntza jasoko balu herria punta batetik bestera zeharkatzen duen zeharbidea egokituko litzateke: sareak berritu, argiteria eta telefono kableak lurpean sartu eta zorua ere berrituko litzateke. Arruazuko Udalak lurpeko hodiren bat gehiago ere sartuko luke, etorkizunean beste zerbitzuren bat jarri ahal izateko. Berrituko litzatekeena zeharbide bat denez, Herri Lan Departamentuak ere diru-laguntza emanen luke. Guztia berritu ondoren zeharbidearen jabetza udalaren esku gelditzeko prozedura martxan jarriko litzateke. GehiagoArruazuko Udala saiatu zen iaz dermioko bideak, borda bat eta aska batzuk berritzeko diru-laguntza lortzen, baina Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak ez zion laguntzarik eman. Udalak aurten ere eskaera bera eginen du behingoan berrikuntza lan horiek egin ahal izateko.