Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak astelehenean egindako bilkuran Landa Garapen Jasangarriko 2010-2014 lehen programan sartuko diren herriak zehaztu zituen. Sakanako herri bakarra egonen da programa horren barruan: Arruazu. Berarekin batera, gobernuak Aralarko mendizerra sartu du. Biak ere Mendi Atlantikoak eskualdean sartu dituzte. Estatuko ekimena da hori eta bere helburua da landa eremuen garapen sozio-ekonomikoa lortzea. Nafarroako Gobernuak herrien aukeraketa egiterakoan Ingurumen eta Landa eta Itsaso Eremuen Ministerioaren irizpideak izan ditu kontuan. Eskualde bakoitzerako plan berezituak garatzeko asmoa dute, antza bertakoen parte hartzearekin.