Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteazkenean bildu zen Arruazuko Udalak eta aho batez erabaki zuen Aritz Ganboa De Miguel eta gainontzeko zazpi atxilotuen askatasuna exijitzea. Horrekin batera, Arruazuko Udalak onartutako mozioan "gogorki" arbuiatu egin du "Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren aurrean saiatzen ari diren bide demokratikoei Estatuak ematen duen erantzun errepresiboa". Arruazuko Udalak "eskubide guztiak euskal herritar guztiendako Euskal Herri guztian" aldarrikatu ditu. Aldi berean, Arruazuko Udalak "inkomunikazio egoera" salatu du, "nazioarteko hainbat giza eskubideen erakundek adierazi bezala, tratu txarrak eta torturak eragiteko baliatzen baita". Horrekin batera, Arruazuko Udalak salatu du "bizitza arrunta eta erabat agerikoa egiten duten pertsonak gauez eta ohetik ateraz atxilotzea". Azkenik, Arruazuko Udalak atxiloketa momentuan Aritzen senitartekoek jasandako kolpeak eta izaniko zauriak gaitzetsi ditu. Bide batez, udalak elkartasun guztia adierazi dio Aritzen familiari.