Aritz Ganboa bermepean aske geldituko da

Guaixe 2010eko abenduaren 22a

Aritz Ganboa de Migel 60.000 euroko fidantza ordainduta aske geldituko da hurrengo orduetan. Madrilgo Navalcarnero espetxean izan dute preso Ganboa. Arruazuarra irailaren 28an atxilotu zuten, beste sei euskal herritarrekin batera. Askapena erakunde internazionalistaren kontra egindako sarekada izan zen irailekoa. Espainiako Audientzia Nazionaleko Pablo Ruz epaileak agindu zuen sarekada eta espetxeratzeko agindua eman zuenean leporatu zion ETAren nazioarteko sarearen kide izatea.Atxiloketaren une beretik eskatu zuten arruazuarrek Ganboaren askatasuna. Arruazuko Udalak ere askatzea eskatu zuen.