Ganboa etxean

Guaixe 2010eko abenduaren 27a

Ia hiru hilabete espetxean eman ondoren aurreko ostegun gauaz geroztik Arruazun dago Aritz Ganboa De Migel. 60.000 euroko bermea ordaindu ondoren atera zen Navalcarnerotik. Makina bat arruazuarrek eta sakandarrek egin zioten ongi etorria iritsi berriari. Askapenaren eta Aritzen aldeko oihuak egin zituzten. Askapenak ohar baten bidez askatasuna lortu duten pertsonak zoriondu ditu, baina preso dauden beste hiru kideak askatzea aldarrikatu du. Askapenak ziurtatu duenez, "elkartasun internazionalistaren aldeko lana ez da delitua eta Askapenako kidea izatea egotzita auziperatuak izango diren lagunak errugabeak dira". Askapenak gaineratu duenez, "herrien arteko elkartasunik ezean inperialismoak suntsituko du mundua". Munduan barna jende askok "beren onena herrien aldeko borrokan eta elkartasunean" ematen dutela gaineratu du erakunde internazionalista eta "ildo horretan Askapena talde bat gehiago" dela ziurtatu du.