Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
277.499 euroko laguntza emanen du Nafarroako Gobernuko Herri Lan departamentuak.Horretaz gain euri-ur sareak berritu eta elektrizitate, telefonia eta argiteria kanalizazioak eginen diraNafarroako Gobernuak asteleheneko sesioan erabaki zuen Herri Lan, Garraio eta Komunikabide departamentuaren eta Arruazuko udalaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea, Arruazuko zeharbideko erreforma lanak egin ahal izateko. Aipatu lanen lizitazioaren aurrekontua 781.994 eurokoa da eta Nafarroako Gobernuak 277.499 euroko diru laguntza ematea onartu du. Arruazuko zeharbide osoko zolatze lanak eginen dira, eta aldi berean euri-ur sareak berrituko dira eta elektrizitate, telefonia eta argiteria publikoaren kanalizazioa eginen da. Hitzarmenak jasotzen duenez, Herri Lan Departamentuak aipatu lanak egiteko emango duen 277.499 euroko diru laguntzatik 258.262 euro lanak egitera bideratuko dira, 10.330 lanen zuzendaritzara eta 8.905 euro proiektuaren erredakziora. Eta Arruazuko Udala lanak egin ahal izateko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideen eskuraketaz arduratuko da, horrek sor ditzakeen kostuak bere gain hartuz. Horretaz gain, zuzendaritza teknikoaz arduratuko da eta segurtasun eta osasun materiaren funtzioen koordinaketaz.