Perpetua Saraguetaren lana argitaratu dute

Guaixe 2011ko ekainaren 21a

Euskaltzaindiak Perpetua Saragueta: eskuidatziak eta hiztegia liburua argitaratu du. Euskararen akademiaren eta Nafarroako Gobernuaren artean sustatutako Mendaur bildumako 9. liburua da. Euskaltzaindiako Nafarroako ordezkari Andres Iñigo da liburuaren egilea. Liburuak idazle nafarraren bizitza eta obra osoa biltzen du. Zenbait idatzi lehen aldiz argitaratu dituzte.Perpetua Saragueta idazle nafarra Erroibarko Mezkiritz herrian jaio zen 1905eko abuztuaren 3an eta Iruñean hil zen 1986ko martxoaren 26an. Bere garaiko emakumeengandik espero ez bazen ere, erroibartarrak euskaraz idatzi zuen. Lau urte baino ez zituen egin eskolan, baina nahiko izan zen ikasteko eta irakurtzeko gogoa pizteko, baita euskara maitatu eta balioesteko ere. Gogo horrek bultzatuta, idazten hasi zen eta kazetari eta idazle izan zen. Ostiralean aurkeztu zuten Perpetua Saragueta: eskuidatziak eta hiztegia liburua, Iruñean. Saraguetaren alaba Maite Urtasunek bere amaren lana ondorengo belaunaldiendako eredutzat jarri zuen. Satrustegiren eranskinaLiburuak CD eranskina du. Bertan, Jose Mari Satrustegi arruazuarrak Perpetua Saraguetari 1977an eta 1979an egin zizkion hiru grabazio luze jaso dituzte. Satrustegiren familiak emandako aukerari esker, Perpetua Saraguetaren ahozko testimonioa txertatu dute.