Beste pauso bat zeharbidea eraberritzeko

Guaixe 2011ko ekainaren 23a

Herenegun Iruñean izan ziren Peio Betelu Ganboa alkatea eta Jesus Mari Ganboa alkate ohia. Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariarekin bildu eta Arruazuko zeharbidea eraberritzea finantzatzeko lankidetza hitzarmena sinatu zuten.Proiektuan jaso denez, zeharbidea zolatu eta indartzeaz gain, euri uren sareak, eta elektrizitatearen, telefoniaren eta argiteria publikoaren kanalizazioak berrituko dira.EspaloiakHorrez gain, fatxaden ondoan espaloiak egingo dira, gaur egun ez daudelako. Galtzadaren eta espaloien zabalera ez da bera izango zeharbide osoan, etxebizitzetatik hurbil baitaude. Hortaz, galtzadek 3,3 eta 5,0 metro arteko zabalera izango dute. Espaloiak, aldiz, 0,50 eta 2 metro artekoak izango dira. Galtzadako zoladura aglomeratua izango da eta espaloietakoa galtzada-harri aurrefabrikatuzkoa.