Arabako bertsolariak Arruazun

Guaixe 2011ko uztailaren 1a

Gaur arratsaldean festetan murgilduko da Arruazuko herria. Astelehenera arte hamaika jarduera izanen dituzte: merendua, musika, zezensuzkoa, zirikoa, su artifizialak, haurrendako jolasak, dantzaldiak, pala txapelketa, herri bazkariak eta abar. Aipagarria da biharko eguna, larunbata. Arruazuarrek bertso bazkaria izanen dute eguerdian. Herriko festetan klasiko bihurtu den Ruben Rolando Santxez bertsolariak aldamenean izanen ditu Irati Anda eta Iñaki Viñaspre. Aurpegi ezagunak dira hirurak ere, bata herri zapalduen aldeko konpromisoagatik, bigarrena Conquistador del mundu telebista programagatik eta hirugarrena Arabako txapeldun izateagatik. Baina, nor nagusituko ote da Arruazun? Ziur aski, bertso saioaren ondoren jokatuko den Arbazuko konkistadoria lehiak jokua emanen du bertso bazkarian.