Lastailaren 27an Okzitaniako Tolosan Yolanda Barcina Angulo Nafarroako presidenteari hiru tarta bota zizkioten. Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduko hiru kide izan ziren tartak bota zituztenak. Nafarroako Gobernuak agintearen kontra egiteagatik salatu zituen eta heldu den asteazkenean hirurak Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute. Deituak izan direnen artean Gorka Ovejero Gamboa arbazuarra dago.Ovejerok Beleixe irratian (FM 107,3) esan duenez, ez dakite zer delitu egozten dieten. Barcinari tarta bota zioten hirurek argi dute haren irudia kaltetu zutela. Hala ere, beraiek Nafarroako presidentearen kontra ere salaketa jartzea aztertzen ari dira. "ETAren inguruarekin lotu gintuen. Biolentoak ginela esan zuen. Hala kriminalizatu gaitu. Ni zinegotzi izanda Batzalarre hautagaitza ezker abertzalekoa zela esan zuen... Espainian halakoak nolabait dohainik ateratzen dira. Okzitaniako lagunak harrituta daude".