Amaiurrek arbazuarren babesa jaso du

Guaixe 2011ko azaroaren 21a

Arbazuar gehienen babesa lortu zuen Amaiurrek igandean, Geroa Bai izan zen bigarren indarra, UPN-PPk 8 boto galdu zituen eta hirugarren postuan dago. PSN eta alderdi piratak bina boto dituzte, lehenak 3 boto galdu ondoren. I-E babesik gabe gelditu da.Arruazun aukera abertzalea alde nabarmenaz da nagusi 59 boto ditu. Duela hiru urteko deialdiarekin alderatuta abertzaleek 9 boto irabazi dituzte (NaBaik 36 eta abstentzioa 15).  UPN-PP eta PSN taldeak, berriz, 7 besterik ez, eta aurreko deialdiarekin alderatuta 11 boto galdu dituzte. Bestalde, Geroa Baik Arruazun NaBaik 2008an baino 15 boto gutxiago eskuratu ditu.