Aurki hasiko dira lanak

Guaixe 2012ko azaroaren 8a

Acciona enpresak eginen ditu Arruazuko zeharbidea egokitu eta hobetzeko lanak. Pello Betelu Ganboa alkateak esan digunez lehenbailehen sinatu nahi dute akordioak lanak berehala hasteko. Orduan zehaztuko dute enpresarekin lanak egin bitartean herrira sartu eta ateratzeko nola moldatuko diren. Baina alkateak azaldu digunez lakuntza aldetik ez bada uharte aldetik egonen da herrirako sarbidea. Gainera, plazako lorategiaren hegoaldeko kalea lanek ez dute ukituko eta autoek batera eta bestera mugitzeko aukera izanen dute. Enpresak lan horiengatik 457.381,09 euro jasoko du (BEZ kanpo). 2009-2012 aldirako Tokiko Inbertsio Planaren barruan dago lana eta udalak Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza jasoko du hura aurrera eramateko. Izan ere, Arruazuko kale nagusitik, herri erditik, lehen errepidea pasatzen zen. Hura txukun utzi eta udalaren esku gelditzeko lanak bi departamenturen esku daude: Herri Lanena eta Toki Administrazioarena.