Ostatua alokatzeko deialdia

Guaixe 2012ko azaroaren 13a

Arruazuko Udalak herriko ostatua alokatzeko deia egin du. Interesatuek heldu den urtean arduratuko lirateke ostatuaz, baina kontratua urtetik urtera luzatzeko aukera legoke, 2017ra arte. Arruazuko Udalak aurreneko urterako 4.137 euro eta hari dagokion BEZ eskatu du gutxienez. Jasotako proposamenen artean esperientzia eta euskara jakitea baloratuko ditu udalak. Interesatuek hilaren 28ra arteko epea dute proposamenak aurkezteko. Horiek Uharte Arakilgo udaletxean aurkeztu behar dira.