Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mugitu! Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako desobedientzia mugimenduko kideak duela urte eta erdi Yolanda Barcinari tartak bota zizkioten. AHT egitasmoa salatzeko ekimen horregatik Espainiako Auzitegi Nazionalean auzipetu zituzten. Hiru tartalariri agintearen aurkako atentatuaren zuzeneko egileak izatea leporatzen die eta beste bat beharrezko kolaboratzailetzat jotzen du. Fiskaltzak bosa urteko espetxe zigorra eta 2.700a euroko isuna eskatzen du. Akusazio partikularrak, berriz, hirurendako 6 urteko kartzela zigorra eta 3.600a euroko isuna eskatzen du. Gorka Ovejeroren kasuan Barcinaren eskaera 9 urteko espetxe zigorra eta 5.400 euroko isuna da, hura Arruazuko zinegotzi karguaz baliatu zela argudiatuta. Epaiketa datarik ez dago zehaztuta.BalorazioaMugitu!-ko kideek zigor eskaerak "neurriz kanpokoak eta eskandaluzkotzat" jo dituzte, "protesta ekintza komiko baten aurrean baikaude". Beste herrialdeetan halako ekintzek inolako ondorio legalik ez dutela adierazi dute. Tartalariek Barcinaren "mendeku politikoa" gaitzetsi dute eta gogora ekarri zuen bere menpeko Foruzaingoa erabili zuela kasua ikertzeko. Tartalariek, bestalde, halako kasuak "ahalbidetzen dituen sistema juridiko honen mantentzea arbuiatzen dugu, zuzenean frankismotik eratortzen dena". KanpainaAuzipetutako lau kideen alde nazioarteko kanpaina martxan jarri du Mugitu!k. Hiru ardatz ditu kanpaina horrek. Alde batetik, AHT salatzea "azpiegitura suntsitzailea delako, ezdeusa, xahutzailea krisi orokor baten testuinguruan eraikitzen dabiltzana". Bestetik, AHT moduko azpiegituren inposaketaren aurrean, desobedientzia zibilaren aldarrikatuko dute. Azkenik, AHTren aurkaritzaren kriminalizazioa neurrigabeko zigorretan oinarrituz eta frankismoaren oinordekoa den sistema juridiko batez baliatzen dela salatuko dute.