Satrustegiren herri literaturari buruzko ekarpenak Euskaltzaindiaren web orrian

Guaixe 2013ko maiatzaren 31

Euskaltzaindiak bere web gunean atal berri bat zabalduko du gaur eguerdian, Herri Literatura Jardunaldietako Antologia izena duena. Horrela, Euskaltzaindiako Herri Literatura batzordeak antolatu dituen herri-literaturari buruzko jardunaldietako ekarpenik mamitsuenak denon eskura jarriko dira sarean. 1989an hasi eta 2005era bitartean akademiak halako jardunaldiak antolatu ditu. Makina bat egilek hainbat gai jorratu zituzten, horien artean Jose Maria Satrustegi. Bere lan horiek ere Interneten kontsulta-gai izanen dira gaurtik.