Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtero festetan musikariendako eszenatokia jarri eta kendu egiten zuten arbazuarrek. Baina txikia zen eta erdi hautsirik zegoen. Berria erosi edo kiosko bat egitea, bi aukerak zituzten udalean eta azken horren alde egin zuten. Auzolanean herritarrek, eta kisusgileen eta zurginen laguntzaz, udaletxe parean kioskoa eraiki dute. Harri eta zurez egina da. Musika emanaldiak daudenean, aurreko baranda kendu eginen dute. Kioskoaren beheko aldea hutsik dago. 120 cm-ko altuera duen udal biltegi txikia izanen da. Horretaz gain, musikariendako argi hartunea eta argiteria publikoko kutxa han izanen dira. Bestalde, lehen errepide zena, Arruazuko Kale Nagusia, guztiz eraberrituta gelditu da azken lanen ondoren. Accionako langileei lan txiki batzuk despeditzea besterik ez zaie gelditzen.