Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Auzitegi Nazionalean lau pertsonen aurka hasiriko prozesuaren artxibatzea exijitu dute, baita Abiadura Handiko Trenaren lan guzien berehalako gelditzeaAbiadura Handiko Trenaren "inposaketaren" kontra protesta gisa Mugitu! Mugimenduko (M!M) kideek Yolanda Barcina Angulo Nafarroako presidenteari tartak bota zizkioten 2011ko lastailaren 27an. Gertaera hargatik lau pertsona daude Espainiako Auzitegi Nazionalean auzipetuak. Haietako bat Gorka Ovejero Ganboa arbazuarra da eta "agintearen aurkako atentatuaren zuzeneko egile" izatea egotzita fiskaltzak 5 urte eta 2.700 euroko isuna eskatzen du; Barcinaren akusazio partikularrak, berriz, 9 urte eta 5.400 urteko isuna. Auzipetuek Auzitegi Gorenean helegiteak aurkeztuak dituzte. Baina haiek ebatzi aurretik dagoeneko ezarri diete epaiketa data: azaroaren 18a. M!Mtik salatu dutenez, eskatutako "zigorrak oso larriak eta neurrigabeak dira, mendebaldeko inongo herritan parerik ez dutenak. Antzeko tarta jaurtiketek oso ondorio legal arinak izaten dituzte, izatekotan, eta hutsegite epaiketa batean bukatzen dira".KanpainaTartalariei sostegua adierazteko eta epaiketa salatzeko uda aurretik martxan jarri zen kanpaina indartu eginen da. Informazioa zabaltzeaz eta diru bilketa egiteaz gain, tartalariekiko elkartasun manifestu bat zabaldu da, atxikimendu pertsonal edo kolektiboak emateko. Azarorako ere hainbat mobilizazio antolatu dituzte.