Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Heldu den astelehenean Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte Yolanda Barcina Angulo Nafarroako presidenteari tartak bota zizkioten Abiadura Handiko Trenaren (AHT) kontrako ekintzaileak. Horien artean Gorka Ovejero Ganboa arbazuarra dago, zeinarendako 9 urteko espetxe zigorra eskatzen den. AHTren aurkako tartalarien epaiketa salatzeko elkartasun ekintzak eginen dira bihar Euskal Herriko hainbat herritan, horien artean da Arruazun. AHTren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduak sakandarrek bihar 19:00etan Arruazura joateko deia egin die. Ordu horretan gaztaina erreak dastatzeko aukera izanen da. 19:30etik 20:00etara elkarretaratze eginen da Arruazun. Eta hura despeditzean auzatea eta tarta dastketa eginen da (nork bere tarta eramatea eskatu da). ManifestazioaAHT geldiarazteko eta tartalarien epaiketa bertan behera uztea exijitzeko manifestazioa eginen da Iruñean, larunbatean, 17:00etan, Antoniutti parketik abiatuta. AHT Gelditu Nafarroak antolatu du mobilizazioa. Mugitukoek manifestazio golosala izanen dela adierazi dute.