Albi gazta Idiazabalen saritua

Guaixe 2014ko maiatzaren 8a

Igandean 17. Gazta eguna hartu zuen Idiazabalek. Jendetza bildu zen Goierriko herrian eta haietako 136k eman zuten izena gaztak dastatu eta epaile gisa aritzeko. Eta herritar horiek izan ziren euren botoekin gazta onenaren saria Mutrikuko Goienetxe baserriko Arno gaztari saria eman ziotenak. Arruazuko Albi gaztandegia laugarren izan zen. Arbazuarrak, gainera, ongien edertutako postuen lehiaketan bosgarren izan ziren.