Basurdetara Xavierre Latrera (Hueska) joan zen gazte arbazuarra, AGA, larunbat eguerdian hil zen. Beste 30 bat pertsonarekin batera ari zen ehizan (Leitzakoak, Andoaingoak, Buñuelgoak eta Lakuntzakoak). Antza, bere anaia txikiak beste postu batetik egindako tiroa nonbaiten errebote egin eta 26 urteko gaztea larri zauritu zuen, berehala hil zen. Babeseko txalekoak jantziak zituzten ehiztari guztiek.
Leku trakets batean gertatu zen ezbeharra. Osasun zerbitzuek ezin izan zuten berehalakoan hara gerturatu. Guardia Civilaren mendi taldeak eta helikoptero baten laguntza behar izan zuten gorpua ateratzeko. Guardia Civilak ikertu du ezbeharra.
Ezbeharraren berria zabaldu ahala samina zabaldu zen larunbatean Arruazun, Lakuntzan eta Sakanan. Gaur despedituko dute zendua. Lan egiten zuen enpresak, dolu gisa, gaur ez du lanik egin.
12 urte
Dozena bat urte pasa dira heriotza ekarri zuen azken ehiza istriputik. 2003ko lastailaren 19an gertatu zen, Gorritiko usategi batean tiroa hartuta hil zen 34 urteko altsasuarra.