Sei urteko espetxe zigor eskaera Ganboarendako

Guaixe 2015eko otsailaren 12a

Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak sei urteko espetxe zigorra eskatu du Askapenaren kontrako sarekadan atxilotutako bost pertsonendako. Haien artean Aritz Ganboa De Migel arbazuarra dago. Horrekin batera, fiskaltzak erakunde internazionalista eta beste hiru elkarte legez kanpo uztea eskatu du. Akusazio partikularren eskaerak jakitea falta da. Pablo Ruz epaileak duela hiru urte emandako autoan Askapenak  ETArendako “kanpo babesak” lortzea zela idatzi zuen.

Ganboa 2010eko irailaren 28an egindako sarekadan atxilotu zuten beste sei pertsonarekin batera. Ganboak espetxean ia hiru hilabete eman zituen eta 60.000 euroko bermea ordaindu ondoren atera zen Navalcarnerotik. Epaiketa datarik ere ez dago, baina Askapenakoenaren aurretik 2007an Seguran atxilotutakoen epaiketa egin behar da.