Jatorri ezberdinetako sakandarrak elkar ezagutu eta, aldi berean, Sakana bera ezagutzeko aukera izanen da etzi. Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak sakandarrak igandeko txangoan parte hartzera gonbidatu ditu. Nork bere jan-edanak eraman beharko ditu.
Egitaraua
9:30ean Uharte Arakilgo plazatik Zamartzera.
10:00etan Zamartzera bisita.
12:30ean Hamaiketakoa Aldabako San Sebastian ermitan.
13:30ean Ongi etorria Arruazura.
14:00etan Bazkaria Arruazuko plazan.
15:30ean Jolasak.
17:30ean Etxera itzulera.