Beteluk segituko du alkate

Guaixe 2015ko mai. 28a, 21:21

Arruazuko aginte makila Pello Betelu Ganboaren eskuetan segituko du. Aurreko legegintzaldian udalean estreinakoz emakume bat izan zen: Leire Ganboa De Miguel. Oraingoan lekukoa Ainara Martin Bustok hartuko dio.

Parlamenturako hauteskundeetan arbazuarren ia erdiak (%48,53) EH Bilduren aldeko hautua egin dute. Duela lau urte baino zazpi gutxiagok eta 8,61 puntu gutxiago. Geroa Baik NaBaik 2011n baino hiru boto gehiago eskuratu zuen eta arbazuarren bigarren aukeraketa da. Bi koalizioen artean aurreko deialdian baino lau boto gutxiago jaso dituzte. Hirugarren postuan dago Podemos-Ahal Dugu. UPNren hiru arbazuar fidel izaten segitzen du eta 4. indarra dira. Parte hartzea 2,16 puntu igo zen.


Udalaren osaera
Batzalarre
1. Pedro Maria Betelu Ganboa
2. Aritz Satrustegi Ganboa
3. Ainara Martin Busto
4. Mikel Satrustegi Untzilla
5. Patxi Xabier Satrustegi Ganboa