Ainara Martin bigarrena Lasterbidean

Guaixe 2015ko eka. 8a, 12:45

Presoen eskubideen aldeko lasterketan 20 sakandar baino gehiago aritu ziren

20 sakandarrek baino gehiagok hartu zuten parte igandean Berriozarren jokatutako III. Lasterbidean herri lasterketan. Errepresaliatu eta presoen eskubideen aldeko lasterketan ia mila pertsonek hartu zuten parte, 620 korrikalarik proba nagusian (8 km) eta gainontzekoek 3 km-ko proba laburrean. Eta jendetza bildu zen korrikalari guztiak animatzera. Sariak presoek egindako esku lanak izan ziren. Atarratze Errota (29:03) eta Itsaso Oloriz (38:17) izan ziren garaileak. Ainara Martin arruazuarrak (39:03) lan bikaina egin zuen eta bigarren emakumea izan zen. Anabel Arraiza lakuntzarra izan zen probako aurkezleetako bat.

Sakandarrak III. Lasterbidean
1.Atarratze Errota: 29:03
13.Alatz Agirre: 32:06
15.Julen Paniagua: 32:25
16.Iñigo Tobar: 32:27
17.Ion Iñaki Araña: 32:29
32.Asier Reparaz: 35:19
38.Juan Mariñelarena: 35:43
45.Iñaki Romero: 36:17
85.Aingeru Azazeta: 38:50
89.Ainara Martin: 39:03
116.Asier Urkia: 40:34
118.Alain Iriarte: 40:35
119.Maria Goikoetxea: 40:38
134.Unai Razkin: 40:59
135.Haizea Ramirez de Alda: 41:00
246.Joxe Aldasoro: 45:06
247.Arturo Carreño: 45:14
256.Mikel Ibero: 45:45
265.Hasier Beltza: 46:03
292.Bel Pozueta: 47:27
316.Xabat Goikoetxea: 48:51
413.Orreaga Zubeldia: 52:20