Ubelde aldean sua

Guaixe 2015eko ekainaren 23a

22:00etan piztuko dute sua Arruazun, ostatuaren parean. Sua piztearekin batera ezkil-errepika eskainiko du Tomas Ganboa ezkil joleak. Nahi duenak ezkila-dorrera igotzeko aukera izango du, ezkilak jotzeko. Suaren gainean salto egingo dute arruazuarrek eta bitartean, parrilan jatekoak prestatuko dituzte, San Joan bezpera behar bezala ospatuz.