Bazkari internazionalista bihar

Guaixe 2015ko eka. 26a, 10:00

Askapenak antolatuta, erakundeen kontrako kideen epaiketa salatu eta internazionalismoa delitua ez dela salatuko dute biharko herri bazkariarekin. 14:30ean jarriko dira mahaira- Erakunde internazionalistak bazkariarekin batera, bideo emanaldia, bertsolariak, musika eta zozketak izanen direla iragarri du.

Espainiako Auzitegi Nazionalean aurki hasi daiteke Askapenaren kontrako epaiketa. Fiskaltzak sei urteko espetxe zigorra eskatu du Askapenaren kontrako sarekadan atxilotutako bost pertsonendako. Haien artean Aritz Ganboa De Migel arbazuarra dago. Pablo Ruz epaileak duela hiru urte emandako autoan Askapenak ETArendako “kanpo babesak” lortzea zela idatzi zuen.