Arbazuarrek San Joan baleontzia ezagutu dute

Guaixe 2015ko ira. 22a, 10:26

Arruazuko Udalak antolatuta, larunbatean, adin guztietako 68 arbazuarrek Pasaiako bidea hartu zuten. Autobusa 10:00etan abiatu zen eta Pasaia San Pedron utzi zituen. Handik 10 minutuko ibilaldia egin zuten arbazuarrek Albaola itsas faktoriara iristeko. Sakanako haritzekin hantxe ari dira San Joan baleontziaren errepika egiten. Eguerdian ekin zioten bisita gidatuari.

Hura despedituta, Pasai Donibanera jo zuten arbazuarrek, batzuk itsasontziak, autobusean besteak. Bermutaren ondoren herri bazkaria egin zuten arbazuarrek. Pasaia hobeki ezagutzeko paseoa egin zuten eta 18:30ean, egun pasa zoragarriaren ondoren, herrira bueltan ekarri zituen autobusak.