Udalak Basterretxearen Enneco obra jaso du

Guaixe 2016ko api. 14a, 12:13

Patxi Satrustegi zinegotziak jaso zuen Basterretxearen Enneco eskultura.

Arruazuko Udalak Enneco, haritzaren memoria egitasmoa diruz lagundu du. Proiektua sustatzen duen Nafarroa Bizirik fundazioak laguntza horren aitortza gisa udalari parkean izanen den Nestor Basterretxearen Enneco eskulturaren errepika eman dio udalari, Patxi Satrustegi zinegotziak jaso zuena. Eskultoreak bere obra horri buruz zioen estatuaren gogortasuna eta mendeetan zehar Nafarroak jasan duen errepresioa adierazten dituela, baina baita herritarrek beraien kultura eta hizkuntza mantentzeko bilatu dituzten moduak ere.

Nafarroa Bizirik fundaziotik azaldu dutenez, Enneco aurreneko pausoak ematen hasi da. Boluntarioek auzolanean egindako lanari eta hainbat erakundek kolektibok, enpresak eta herritarrek egindako diru ekarpenei esker ari da haritzaren memoria proiektua pixkanaka forma hartzen.

www.enneco.org
Web orriak egitasmoaren eta hura laguntzeko bideen berri ematen du.