Aritz Ganboa 13.a VIII. Elomendiko Xtreme maratoi erdian

Guaixe 2016ko maiatzaren 3a

David Mutiloa 6.a izan zen proba motzean

Larunbatean jokatu zen VIII. Elomendiko Xtreme maratoi erdia. Korrikalariek bi aukera zituzten, 21 km-ko proba, maratoi erdia, edo 11 km-koa. Maratoi erdia 257 korrikalarik osatu zuten eta Xabier Zarranz irunberriarra izan zen txapelduna (1:45:20). Aritz Ganboa arruazuarrak lan bikaina egin zuen eta 13.a iritsi zen helmugara (1:58:04). Juan Jose Armendariz irintarra 27.a sailkatu zen (2:03:32), Francisco Codon irurtzundarra 41.a (2:06:14), Mikel Iriarte arbizuarra 55.a (2:12:01) eta Gorka Arratibel etxarriarra 75.a (2:15:40).
Bestalde, 11 km-ko proba Carles Mañeru agoizkoak irabazi zuen (50:46), helmugara iritsi ziren 98 korrikalariren artean. David Mutiloa irurtzundarra 6.a iritsi zen (53:08).